2020-2021 ikasturtean, Planeta Dantzan proiektua Martin Harriague Malandain Ballet Biarritzeko kidearen Fossile obraren inguruan egingo da. Franz Schuberten musikarekin, Harriaguek aldi berean abstraktua eta bisuala den dantza-bikote bat taularatzen du. Eszenatokiaren gainean, ezohiko objektu batek, Pandoraren kaxa batek edo monolito misteriotsu batek, ahal den guztiari irekitzen dio atea. Izan ere, naturaren degradazioaren eta desagertze masiboaren gaiak jorratzen badira ere, obrak berriz jaiotzeko itxaropen-mezua zabaltzeko arriskua ere onartzen du.