Aurkezpena

Antonio Vivaldi eta Giovanni Antonio Guido konpositore barrokoen ikuspegi guztiz ezberdin eta, aldi berean, osagarrietatik abiatuta, Thierry Malandain koreografoak Urtaroak obra sortu du. Bi obren arteko elkarrizketa horretan, denboraren joanaren lekuko gara urtaroen bidez eta denborak dantzan bertan duen ondorioen bidez, naturaren beraren eraldaketaren isla artisko gisa. Hala ere, atmosferaren egungo berotzeak tenperaturen banaketan desorekak eragiten ditu, eta ondorioz, urteko lau urtaroak gero eta gutxiago ezagutzen dira.

Urtaroak Planeta Dantzan proiektua 2023/2024 eta 2024/2025 ikasturteetan lantzen ari den hezkuntza-proposamena da, klima-aldaketak eragindako ziklo naturalen aldakuntzei eta ekosistemetan dituen ondorioei buruzko hausnarketa eginez.