Sustatzaileak

Cristina Enea Fundazioa

2009an sortu zuen Donostiako Udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, Cristina Enea Fundazioak gizartea ingurumenarekiko jasangarriagoak eta atseginagoak diren ereduetarantz aldatzea bultzatu eta sustatzen du. Bere hiru udal- ekipamenduen bidez (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Uliako Interpretazio Zentroa eta Urgulleko Natur Txokoa), eta kudeatzen dituen bi behatokien bidez (Iraunkortasunaren Behatokia eta Bizikletaren Behatokia), publiko orori zuzendutako kontzientziazio- eta sentsibilizazio-lana garatzen du, eta bereziki landuz eskola-publikoa, ikastaroak, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, ingurumen- proiektuak eta askotariko eskaintza eta kultura-ekimenak eginez.

Malandain Ballet Biarritz

Malandain Ballet Biarritz 1998an sortu zen, Kultura eta Komunikazio Ministerioaren eta Biarritzeko hiriaren ekimenez, Akitania Berriko Eskualdearen eta Pirinio Atlantikoetako Eskualde Kontseiluaren laguntzarekin, eta Frantziako hemeretzi zentro koreografiko nazionaletako bat da. Malandain Ballet Biarritzen berezitasuna da prestakuntza tekniko klasikoa duten hogeita bi dantzarik osatzen dutela, eta Thierry Malandainen koreografien bidez, adierazpen garaikidea duela. Gaur egun Malandain Ballet Biarritz Europan ikusle gehien dituen konpainietako bat da, denboraldiko 100.000 ikuslerekin eta urtean 100 emanaldi ingururekin, horietatik heren bat atzerrian. Koreografia-Zentro Nazional gisa, Malandain Ballet Biarritzek ere jarduera bizia egiten du publikoa dantzaren inguruan sentsibilizatzeko, urtean batez beste 450 esku-hartze eginez eta artistei eta konpainiei lagunduz «Harrera Estudioa» ekimenari esker. Espainia – Frantzia – Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen eta Donostia eta Biarritz hirien laguntzarekin, 2007tik Victoria Eugenia Antzokiak eta Malandain Ballet Biarritzek Ballet T izeneko lankidetza artistiko eta kulturaleko proiektu bat garatzen dute. Helburua Euskal Herrian arte koreografikoa koproduzitzea eta lan koreografikoak eskaintzea da, eta, era berean, publikoak sentsibilizatzea eta Akitania-Euskadi euroeskualdean zehar mobilizatzea.

Fundación Baluarte Fundazioa

Baluarte Fundazioa Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko entitate bat da eta maila artistiko handiko kultur programak garatzen ditu Foru Komunitate osoan, bai eta Hezkuntza eta Gizarte Programa bat ere. Irabazi-asmorik gabeko entitate publikoa izaki, jendeak artea eta kultura berdintasunez eskuratzea du xede eta, era berean, eragin onuragarria sortzea bai gizarte maila guztietan, bai belaunaldi guztietan. Xede hori gogoan, lankidetzan dihardu kultur, hezkuntza eta politika arloko eragileekin. Bere programazio eszenikoan sarturik daude bai abonu denboraldia bai Baluarte Txiki zikloa Baluarte auditorioan. Halaber, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN-NOS) hartua du bere gain, Foru Komunitateko orkestra ofiziala, alegia. Fundazioak, gainera, Nafarroako Gobernuaren beste ekimen batzuk antolatzen ditu beste erakunde batzuekin batera, hala nola Iruñeko Topaketak, Erriberriko Antzerki Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, Oinak Hodeietan eta Dantza Garaikideko Jaialdia-DNA.

Iruñeko Udala

Iruñeko Udalak Ingurumen Hezkuntzako Taldea sortu zuen 2016an, hiria ingurumen-gaietan informatzeko, komunikatzeko eta sentsibilizatzeko. Horretarako, hezkuntza-komunitatearekin ari da lanean, herritarrak eta Udala bera. Hainbat programaren bidez, herritarrak ingurumen-arazoak konpontzeko gaitzea bultzatzen da, eta Udala bera jarraitu beharreko eredua izan dadin lan egiten da. Hezkuntza- komunitatearen kasuan, bereziki ahalegintzen da proiektu berritzaileak garatzen, etapa bakoitzeko beharretara egokituak eta artea eta ingurumena batzen dituztenak.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea

Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa, hiru eskualde, bi herrialde, lurralde bat: Euroeskualdearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari laguntzen dioten proiektuak sustatzeko lankidetza-eremu komuna, mugaz gaindikoa, eskualde artekoa eta Europakoa. Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa, euroeskualde bat, bi herrialde, lanerako hiru hizkuntza: euskara, gaztelania eta frantsesa. Eleaniztasuna, non guztiek elkar komunikatzen, partekatzen, ikasten eta konektatzen duten. Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa ikuspegi bat, espiritu bat, irrika bat: euroeskualdea hurbiltasuna eta urruntasuna uztartuko dituen lurralde bat bihurtzea, herritarren eguneroko bizitza errazteko toki- eta eskualde-mailan, haien bizi- baldintzak hobetzen lagunduz hemen, orain eta etorkizunean.

Fondation d’Ici-Tokiko

2020ko abendutik aurrera, Fondation d ‘Ici-Tokiko erakundeakingurumena babesteko eta kulturara iristeko proiektuak egiten dituzten elkarteak laguntzeko anbizioa du, Ipar eta Hego Euskal Herrian. Fundazioak proiektu berritzaile etaerreproduzigarriak aukeratzen laguntzen du.Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa ikuspegi bat, espiritu bat, irrika bat: euroeskualdeahurbiltasuna eta urruntasuna uztartuko dituen lurralde bat bihurtzea, herritarreneguneroko bizitza errazteko toki- eta eskualde-mailan, haien bizi-baldintzak hobetzenlagunduz hemen, orain eta etorkizunean.