Aurkezpena

Uholde unibertsalaren mitoaren bidez, hainbat erlijio eta kulturatan ohikoa dena, Noeren figurak nolabaiteko haustura irudikatzen du gizateriaren historian. Mundu berri baten hasiera adierazten duen berpizkundea, abandonatzen dena baino hobea, giza espeziearen gaitz eta ahuleziak suntsitua. Lan koreografiko honetan, gizateriaren bekatuek eragindako uholde biblikoaren eta gure jarduerak bultzatu duen Klima Aldaketak itsas mailaren igoeraren egungo eszenatokiaren arteko paralelismoa nabarmentzen da. Baina itxaropenari egindako keinua ere bada, gure ohiturak aldatzeko gogoetarako deia, konponbidea gure esku dagoela dioen oroitzapena.

Hau da Planeta Dantzan proiektuak 2022/2023 ikasturtean lantzen duen proposamen didaktikoa, Thierry Malandainen izen bereko lan koreografikotik abiatuta, Giacomo Rossiniren musikarekin (Gloriaren meza).