¿Por qué sirenas?
Zergatik Sirenes?

Proiektu honen bidez, hondakin plastikoek itsas ekosistemetan duten eraginari buruz kontzientziatu nahi dira DBHko lehen zikloko ikasleak.

¿Por qué sirenas?


La producción anual de plástico ronda los 500 millones de toneladas

¿Por qué sirenas?

Makroplastikoek txorien, itsas ugaztunen edo dortoken heriotza eragin dezakete.
¿Por qué sirenas?

Urtero 12 milioi tona zabor iristen dira munduko itsaso eta ozeanoetara, Eiffel dorrearen pisua baino 1,200 aldiz gehiago
¿Por qué sirenas?

Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldeetan ia 10 tona zabor pilatzen dira urtero, % 85 plastikoak
PlayPause
previous arrow
next arrow

Proiektu honen bidez DBHko lehen zikloko ikasleak hondakin plastikoen inpaktuari buruz kontzientziatu nahi dira.

Antzezpenaren eszena Itsaslamiak

Antzezpenaren eszena Itsaslamiak

Plastikoa material zoragarria da ez da beiraren edo beste materialen hauskortasun berarekin hausten, arina da, erabilera anitz ditu, ondo isolatzen du, gardena izan daiteke, zeharrargia edota opakoa, eta asko irauten du. Deskubritu genuenetik ez diogu erabiltzeari utzi. Orain, bere zenbait erabileraren ondorioek datu kezkagarriak ematen dituzte: egunero ibaiek hainbat plastiko-tona isuritzen dituzte itsasoetara, itsasoetan uharte erraldoiak sortzen dira, itsasoko fauna plastikoan kateatzen da edo hil arte harrapatuak gelditzen dira, kate-trofikoan sartzen da, gure platereraino ere irits daiteke, mendeak behar ditu degradatzeko… Eta ez da itsasoetako arazoa soilik, kaleetan dago, ibaietan, zelaietan eta mendietan.

Cristina Enea Fundazioa, Biarritzeko Malandain Balleta eta Iruñeko Udaleko Ingurumen-Hezkuntzako Lantaldea Itsaslamina-Sirenas-Sirènes ekimenean murgildu dira. Egitasmo honen bidez lortu nahi dena da DBHko lehenengo zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas-ekosistemetan eragiten dituzten inpaktuen inguruan, ondorengo helburu nagusiak izanik:

  • Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas-ekosistemetan eragiten dituzten inpaktuen inguruan.
  • Itsasoetako plastikoen arazoa gure ohiturekin duen lotura erakustea.
  • Hasiera batean urrun dauden diziplina eta lengoaia batzea, alegia dantza eta ingurumen-hezkuntza.
  • Ikasleak dantzaren munduan murgiltzea, arte-, adierazpen- eta komunikazio-baliabide gisa.
  • Egungo ingurumen-erronkei aurre egiteko gaitasuna nazionalitate, hizkuntza eta lanbide aniztasunetik landu.

Helburu nagusiaz gain, ekimen honek mugak gainditzea ere du helburu: artearen eta zientziaren artekoak, hirien eta herrialdeen artekoak, hizkuntzen eta lengoaien artekoak. Dantza eta ingurumen-hezkuntza lotzen dituen egitasmoa eta, azken finean, pertsonak elkartzen dituena, mundu hobea lortzeko. Azentu, hizkuntza, lengoaia, nazionalitate… aniztasun hori, ibilbide guztian zehar dago inplizituki, ekimenean parte hartzen duten kideen partaidetzaren bidez. Era berean, egitasmoak erakutsi nahi du desberdintasun horien guztien gainetik kolaboraziorako eta lankidetzarako gaitasuna badagoela, egungo mundu honetako arazoei aurre egiteko ezinbestekoa dena.

Mugaz-gaindiko lankidetza egitasmo honek Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen finantzazioa jaso du.