Aurkezpena

Francis Poulencen bi piano eta orkestrarako Kontzertuaren handitasunarekin gure aurrean hedatzen den obrak haurtzaroko alaitasun argitsuetara garamatza.
Edertasunez eta bizitasunez beteriko kantua, energia basati eta indartsu batean gainezka egiten duena. Eguna argitzen duen Eguzkiaren dantza iraunkorra, gure zentzumenei forma ematen dien argia eta inguratzen gaituen Natura eskuzabala ospatuz.
Haurtzaroaren inozentzian, ingurune naturalarekiko lotura hain da sakona eta aberasgarria, ezen emozioaren eta benetako bizipenaren ezinbesteko iturri bihurtzen baita. Hala ere, denboraren poderioz, lotura hori lausotu eta galdu egiten da, gure izaeran hutsune bat utziz.

Galera horrek, gure emozio primarioenaren iturriarekiko deskonexio horrek, gaur egun bizi dugun errealitatera eraman al gaitu?