Ibilbide pedagogikoa
Fossile programak eskaintzen duen ibilbide pedagogikoak lau etapa ditu:
1.ETAPA: Testuinguruan kokatzeko saioa
- Ingurumen-hezitzaile batek eta koreografo batek zuzendutako saioa. Bertan, ikasleak gonbidatuko dira egungo bizimoduari buruz gogoeta egitera, kontsumoan eta planetan eragiten dituen ondorioetan, baliabide naturalen erabileran eta abarretan oinarrituta. ogoeta horrekin batera, dantzarekin eta gorputz-adierazpenarekin lehen harremana izango dute.
- Jarduera hori, ingurumen-hezitzailearen sarrera izan ezik, gaztelaniaz egingo da, ikastetxe parte-hartzailearen hizkuntza-eredua edozein dela ere. gaz gaindiko proiektua denez, koreografoa frantziarra da eta jarduera gaztelaniaz bakarrik egin dezake.
- Lekua: ikastetxe bakoitzean, ikasgela egokitu batean, gimnasioan edo espazio ireki batean.
- Iraupena: 2 ordu.

2.ETAPA: Obrarekin topaketa eta dantzariekin solasaldia
- Proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendutako Fossile obraren emanaldi berezia. Ikuskizunaren ondoren, solasaldia izango da dantzariekin eta koreografoarekin, artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko.
- Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (ikasleen garraioa programaren kontura da; ikastetxeak ez du gasturik ordaindu behar).
- Iraupena: lanak 40 minutu irauten du, eta horri solasaldia gehitu behar zaio (ordubete inguru, joan-etorriak barne hartu gabe).

3. ETAPA: Bigarren koreografia saioa
- Fossile ikuskizunaz eta ondoren dantzariekin izandako solasaldiaz gozatu ondoren, Malandain Ballet Biarritzeko kide batek saio praktiko bat zuzenduko du ikastetxean, dantzaren bidez obraren koreografia esanguratsuenetako batzuetan sakontzeko.
- Lekua: ikastetxe bakoitzean, ikasgela egokitu batean, gimnasioan edo espazio ireki batean.
- Iraupena: 2 ordu.

4.ETAPA: Material didaktiko osagarria
- Online jarduera didaktiko batzuk proposatzea, gainesplotazioaren gaia lantzeko eta gaia ikasgelan curriculumean txertatzeko osagarri gisa diseinatuak.
- Deskargatu Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako unitate didaktikoa
- Lekua: ikastetxe bakoitzean.
- Data: materiala zentroek erabil dezakete jarduerak 2022ko urtarriletik aurrera egiteko.