Sekuentzia didaktikoa
Ikastetxeentzat erabat doakoa den ekimen honek kronologikoki osagarriak diren lau sentsibilizazio-ekintzek osatzen dute:
- Testuinguru saioa: dantza eta ingurumen hezkuntza: Ingurumen-hezitzaile batek eta koreografo batek zuzendutako saioa. Bertan, ikasleek dantza konpainia baten alderdi ezberdinak ezagutzeko eta Naturarekin dugun konexioari buruz hausnartzeko aukera izango dute.
- Koreografia saioa: Malandain Ballet Biarritz konpainiako dantzariek dinamizatuta, obraren mugimendu eta sekuentzia koreografiko esanguratsuenetako batzuk landuko dira. Gainera, motibazio berezia duten ikastetxeetzat hamar saiotako egitarau aurreratua prestatu da.
- Eskolentzako emanaldia: Obraren emanaldi berezia, proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendua. Ikuskizunaren ondoren, dantzariekin eta koreografoarekin solasaldia izango da artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko.
Jarduera hau Biarritzeko Gare du Midi antzokian izango da ekainaren 1ean. - Material didaktikoa: Jarduera didaktiko digital sorta bat diseinatu da, proposamen osagarri gisa. Jarduera hauetako batean kasleei komunikazio proposamen bat garatzeko eskatu zaie, beren gogoeten eta ondorioen enbaxadore bihur daitezen.

