Urtaroak programak eskaintzen duen ibilbide pedagogikoak lau etapa ditu:

  1. ETAPA: Testuinguruan kokatzeko saioa (2 orduko iraupena). Ingurumen hezitzaile batek eta koreografo batek zuzentzen dute saioa. Jarduera ikastetxean bertan egiten da, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian. Jarduera ikastetxean bertan egiten da, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian.
  2. ETAPA: Saio koreografikoa (ordu t’erdiko bi saio). Malandain Ballet Biarritzeko dantzariek dinamizatua, Urtaroak obraren mugimendu eta sekuentzia koreografiko esanguratsuenetako batzuk lantzen dira bi saiotan. Gainera, motibazio berezia duten ikastetxeetzat hamar saiotako egitarau aurreratua prestatu da. Jarduera ikastetxean bertan egiten da, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian. Jarduera ikastetxean bertan egiten da, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian.
  3. ETAPA: Topaketa Urtaroak obrarekin eta dantzariekin solasaldia. Obraren pase berezia da, proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendua. Ikuskizunaren ondoren, dantzariekin eta koreografoarekin solasaldia dago, artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko. Jarduera hau 2024ko maiatzaren 22, 23 eta 24an egingo da Victoria Eugenia Antzokian.
  4. ETAPA: Material didaktiko osagarria. Ikasleei online jarduera didaktiko batzuk proposatzen zaizkie, klima-aldaketaren gaia eta urtaroak lantzeko eta gaia ikasgelan curriculumaren arabera txertatzeko. Materiala Euroeskualdeko hiru hizkuntza ofizialetan dago eskuragarri. Gainera, tresna informatiko bat eskaintzen da ballet profesionaleko talde baten egunerokoa ezagutu ahal izateko.